Albokarien Topaketa egingo da ostegun eta larunbatean Hernanin. 19garren urtez, Euskal Herriko albokari eta alboka ikasleei elkar ezagutzeko eta elkartzeko aukera emango die Hernaniko topaketa honek. Alboka munduan ematen ari diren berrikuntzak eta lantzen ari diren musikak ezagutzeko aukera ere emango du; eta soinu tresna hori eta bere musika ezagutzeko aukera ere bai, herritarrei begira.
Topaketa, Bidaia taldearen emanaldiarekin hasiko da ostegunean. Iparraldetik datorren talde honek, Mixel Ducau eta Caroline Phillipsen eskutik, Euskal Herriko ohiko tresnak beste kulturetako tresnekin nahasten ditu. Alboka eta ttun-ttuna, esaterako, folk kitarra, zarrabetea, banbuzko klarinetea edo indio flautarekin entzun ahal izango dira. Kontzertua 19:30etan izango da Biterin.
Albokarien kale bueltak, bazkaria eta emanaldia
Larunbatean izango da egun nagusia. Bertan, Euskal Herriko eskualde ezberdinetatik etorritako albokariek kale bueltak egingo dituzte eguerdi partean. Ondoren bazkaria izango da Santa Barbara elkartean (txartelak, Musika Eskolan), eta arratsaldean Albokaldia Tilosetan, albokarien emanaldiarekin. Horrez gain, gaur egungo alboka egileek beraien postuak jarriko dituzte eta egungo berrikuntzak ikusteko aukera izango da.
EGITARAUA:
Osteguna:
19:30etan, Bidaia taldearen kontzertua Biterin.
Larunbata:
11:00etan, albokarien harrera Plazako arkupetan.
12:00etan, albokari taldeen kale bueltak Kaxkoan zehar.
14:30etan, herri bazkaria albokariekin Santa Barbara elkartean (Partehartzaile ez direnek 20 euro ordaindu behar dituzte).
18:00etan, Albokaldia: Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Iparralde eta Nafarroatik etorritako albokari taldeen emanaldia, Tilosetan. Alboka egileen azoka eta erakusketa ere izango dira.
Oharra: eguraldi txarra egingo balu, Tilosetan antolatutako
guztia Atsegindegin egingo
litzateke.