Gazteak elkar ezagutzea, jolastea, gauza berriak ikastea, ondo pasatzea... funtzio ezberdinak izan ditzake Gazte Txokoak, bakoitzak aukeratutakoak. Udako etenaldiaren ostean, etzitik aurrera ateak zabalduko ditu, ikasturte berriari gogotsu ekiteko.
Ongi etorrian, gonbitea gazte zein gurasoei
Ongi etorri festa antolatu dute asteartean, eta deialdi berezia egin dute hori aprobetxatuta: orain arte Gazte Txokoaren parte izan diren gazteak gonbidatu dituzte; eta baita ere, oraindik ezagutzen ez dutenak. 11 eta 16 urte bitarteko neska mutilek zabalik dituzte ateak. Gurasoei ere luzatu diete gonbitea, egun horretan aukera paregabea baitute lokala, begiraleak eta datozen hilabeteetan egingo diren ekintzak ezagutzeko.
Gai ezberdinak landuko dira, urtean zehar
Urtean zehar tailerrak, irteerak, jolasak eta beste hainbat ekitaldi antolatuko dituzte; eta askotan, hainbat gai lantzeko erabiliko dituzte horiek: euskera, sexualitatea, aniztasuna... Hernaniko eragile ezberdinekin elkarlanean ere, ariko dira.
Bestalde, gogoratu nahi dute, bazkide egiteko aukera ere, badagoela.
URRIKO EKINTZAK
Urriak 2 Ongi etorria
Urriak 3-4 Muralak margotu
Urriak 5 Topagunea
Urriak 6 Sukaldaritza tailerra
Urriak 7 Jokuak hondartzan
Urriak 9 Play Station
Urriak 10-11 Joiero tailerra
Urriak 12 Itxita
Urriak 13 Frontenis
Urriak 14 Play Station
Urriak 16 Azkazalak
margotzeko tailerra
Urriak 17 Papiroflexia 3 dimentsiotan
Urriak 19 Futbolin txapelketa
Urriak 20 Mini golfera
Urriak 21 Txu-txun-peta
Urriak 23 Play Station
Urriak 24 Topagunea
Urriak 25 Itxita
Urriak 26 Malabareak
Urriak 27 Badminton
txapelketa
Urriak 28 Pelikula eta
palomitak
Urriak 30-31 Arte tailerra