Guztira 75 taldek, 1.050 lagunek hartuko dute parte aurten, kiroldegiko ikastaroren batean. Bihartik aurrera martxan izango dira uretakoak zein lehorrekoak; bakoitza dagokion egunean hasiko da. Uretako ikastaroei dagokienean, hauek dira kiroldegian emango direnak: 3-4 urte, 5 urtetik gorakoen hastapena, hobekuntza, helduen mantentzea, Aqua-gym eta haurdunentzat igeriketa. Lehorrekoen kasuan, hau da eskaintza: aerobik, karate, konbinatua (indoor-walking eta body-training), hirugarren adina, spining, pilates, indoor walking eta mantentze gimnasia.
Zerrenda, ikusgai
Zein talde atera diren jakiteko, bi modutara egin daiteke kontsulta: kiroldegiko iragarki-taulan begiratuta; edo www.hernani.net/berriak web orrian.
Talde batzuk,
bertan behera
Taldeak osatzeko partehartze minimo bat eskatzen zen, eta zenbait bertan behera geratu dira, gutxieneko minimora iritsi ez direlako.
Hasieran, atzerapena
Kiroldegiko ikastaroen hasiera atzeratu egin da aurten, ematen dituen enpresa kontratatzerako orduan konplikazioak izan direlako. Udalak deialdi berria egin zuen, eta enpresa kontratuta, bihartik aurrera izango dira martxan ikastaroak.