Euskal Ligari hasiera, Getxon

Kronika - Erredakzioa 2012ko ira. 29a, 02:00

Hernaniko emakumezkoen lehenengo taldeak gaur hasiko du denboraldia Euskal Ligan. Maila berria da taldearentzat eta gogoz eta ilusioz daude. Ion Zabaleta taldeko koordinatzailearen esanetan, hasierako helburua maila mantentzea izango da; partiduz partidu borrokatzea. Taldea orokorrean, iazko bera da, baina kadete batzuk igo dira, jokalari bat itzuli da eta fitxaketa bat egin dute. Taldeak maila ona erakutsi du aurredenboraldian eta ligan ere ondo moldatuko dela uste du Zabaletak. Gaur izango dute lehenengo partidua Bizkerreren aurka. Getxoko Bolue ze­laian izango da 18:15etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!