«Partiduz partidu irabazten joatea da helburua eta goiko postuetan ibiltzea»

Kronika - Erredakzioa 2012ko ira. 29a, 02:00

Denboraldia hasi besterik ez da egin, bi partidu bakarrik jokatu dituzue, baina primeran hasi duzue, bi garaipenekin.
Sentsazio ona dugu taldean. Aurredenboraldia luzea izan da, jokalariak hasteko gogoz zeuden eta hala ekin diote denboraldiari, indarrarekin. Hel­bu­ru garrantzitsuena ho­ri da, on­do hastea, eta horretan ari gara.

Hirugarren mailatik jaitsita ekin diozue denboraldi berriari Ohorezko Erregional mailan, nola dago taldea?
Klubak igoera `opari´ mo­duan hartu zuen, erronka bat izan zen eta ikasteko balio izan digu. Hori horrela, jaitsiera lasai hartu dugu. Hori bai, anbiziosoak gara eta goiko postuetan egon nahi dugu. Oso plantila ona eta luzea daukagu. Oroko­rrean, ez da nabaritzen zeinek jokatzen duen eta zeinek ez, oso orekatua da.

Igotzeko asmotan berriz?
Ez da obsesionatzen gaituen zer­bait eta ez da helburua. Par­tiduz partidu irabazten joatea da helburua eta goiko postuetan ibiltzea. Astez aste joango gara, partiduro borrokatzen eta apirila-maiatzean ikusiko da. Goiko postuetan baldin ba­gaude,sprintatzen hasiko gara.

Hainbat jokalari berri dituzue eta entrenatzailea ere bai.
Lau jokalari berri ditugu eta aurretik taldean ibili ziren beste bi ere itzuli dira aurten. Entrenatzaileari dagokionean, Iker Dorronsoro Tolosan ibili zen aurreko denboraldian eta beretzat erronka bat izan da Hernanin hastea. Oso pozik eta ilusionatua dago. Horrez gain, aldagela oso ondo gestionatzen du, oso giro ona sortzen du taldean eta hori garrantzitsua da.

Hernani goiko postuetan ibiltzea espero duzue, zein talderekin lehian?
Aretxabaleta, Oiartzun, Be­rio, Tolosa... gero beti, sorpresaren bat izaten da. Gaurko partiduari begira, aurkari gogorra izango al da Ostadar? Aurten igo da eta ondo hasi du denboraldia, ez du partidurik galdu. Derbi polita izango da. Baina guk etxean jokatzen dugu eta hori aldeko dugu. Taldeak maila ona emango du eta herritarrak animatu nahi ditugu Zu­bipera etorri daitezen.

2012-2013 DENBORALDIA

Teknikoak

1go entrenatzailea: Iker Dorronsoro.

2garren entrenatzailea: Ion Zabaleta.

Prestatzaile fisikoa: Unai Legarreta.

Jokalariak

Atezainak: Iker Galan, Igor Orokieta eta Jon Garcia.

Defentsak: Eneko Ferradas, Axier Mingo, Julen Loidi, Imanol Plaza, 

Gaizka Aduriz, Mikel Aginagalde, Aritz Lujanbio eta Luis Perez.

Erdilariak: Ander Loinaz, Imanol Gurrutxaga, Julen Goia, Javi Menta, Javi Gutierrez, Didaka Esnaola, Andoni Urio, Iñigo Olasagasti eta Adrian Gomez.

Aurrelariak: Inaxio Zabaleta, Iñigo Bereziartua, Eneko Iñurritegi 

eta Xabier Elberdin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!