Miguel Courtois zuzendariak Clara Rojas-en semeak bizitako istorioa oroitzen du Operación E filmean. Bere ama bahitua duten bitartean, umea nekazari familia baten eskuetan utzi zuten FARC-eko kideek. Crisanto da familia burua, bost seme-alaba ditu eta umea zaintzen ez badu, hil egingo dute. Txikiak besoa hautsia du eta familiak ahal duen guztia egingo du haren bizitza salbatzeko. Crisantoren familia desplazatua da, garai batean paramilitarrek beren etxetik ihes egitera behartu zituen; ondoren FARC-ek. Bizitzeko tokirik gabe geratzen direnen errealitatea da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!