Bi guneetan zebrabide berriak jartzeko eskaera

Kronika - Erredakzioa 2012ko ira. 28a, 02:00

Txantxillako auzo berrian eta Urumea ikastola inguruan zebrabideak falta direla azaldu du Hamaikabatek, prentsa oharrean.

bi guneetan zebrabide be­rriak jartzeko eskaera egin dio Udalari Hamaikabatek, Kronikara bidalitako prentsa oharrean. Dio, Aristizabal eta Txantxillako zonalde be­rriko bidegurutzean ez da­goela oinezkoentzako zebrabiderik. Eta Elkano kalean, Urumea ikastola parean gau­za bera gertatzen dela; hau da, ikastolatik Udal Eus­kaltegira arte herritarrek ez dutela nondik pasa.

Toki egokienean egiteko eskaera
Udaleko Zerbitzu Publikoe­tako de­par­ta­mentuari eskatu diote oinezkoentzako egokienak izango diren tokietan zebrabide berriak egiteko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!