Kinielak egiteko eguna

Kronika - Erredakzioa 2012ko ira. 29a, 02:00

AMAIA GARCIA: Azken eguna dugu zinemaldian; ikusi ditugu Sail Ofizialeko pelikula guztiak. Maskorra zeinek irabaziko duen jakin nahi dugu guztiok. Horretarako ordu batzuk pasa beharko dira, bitartean kinielak egin daitezke. Nire ustez faboritoak Dans le maison, The attack, El artista y la modelo, Blancanieves eta nola ez Costa Gravas-en Le capital filmak dira. Le capital-ek sistema ekonomikoaren kritika zorrotza egiten du era zoragarri batean. Suspentsea, umorea eta kritika modu paregabean uztartzen dira. Epaimahaiaren sarien zain egotea besterik ez da falta.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!