Medikuak, erizainak, administrariak... beltzez janzten dira ostiralero. Kontzentrazioa 12:00etan egiten dute, anbulatorio aurrean.
murrizketak direla eta, osasun publikoa hiltzera dijoala salatzen dute ostiralero Osakidetzako langileek, tartean, Hernaniko anbulategikoek. Hori irudikatzeko, mediku, erizain, administrari... langile guztiak beltzez jantzita joaten dira lanera. Kontsultara joaten diren herritarrei ere ostiral beltzarekin bat egiteko deia egin diete, hau da, anbultategira beltzez jantzita joateko.
Horrez gain, ostiral eguerdiro, 12:00etatik 12:15 ingurura arte, kontzentrazioa egiten dute anbulatorio aurrean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!