eusko Jaurlaritzak 27 etxebizitza zozketatu zituen atzo Hernanin. Sagastiyako etxebizitzak dira, guztiak alokairuan. Zozketa Biterin izan zen, eta herritar ugari gerturatu zen, areto nagusia bete arte. Tokatu zaienen zerrenda Udaleko sarrerako tabloian dago; eta www.etxebide.info-n ere ikusi daiteke.
Etxebizitzak udaberrian banatuko dituzte, eta ordaindu beharrekoa etxearen tamainaren eta irabazien araberakoa izango da. 27etatik 10, hiru gelakoak dira; 15 bi gelakoak; eta 2 egokituak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!