Zehaztu dituzte ordutegiak eta azaltzeko bilera deitu dute gaur arratsaldean

Kronika - Erredakzioa 2012ko ira. 27a, 02:00

Gimnasia erritmiko elkarteak klaseak emateko eskaera egin zion Her­naniko kirol eskolako Batzordeari, eta azaldu dutenez, hauek zehaztu dituzte maila bakoitzerako ordutegiak. Prebenjaminak astean ordubete egin ahal izango dute, eta ordutegiak tabloian eta web orrian dau­de. Benjamin mailakoek, gimanasia erritmikoa egin ahal izango dute eskola kirola egiten badute dagokien ikastetxeetan. Hori horrela, elkartetik bilera deitu dute gurasoekin gaur Biterin; 15:00etan, prebenjaminen gurasoekin eta 15:30etan benjaminen gurasoekin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!