Film asko aurkeztu dira Zinemaldian dagoeneko eta emozio asko bizi izan ditugu egun hauetan. Bereziki bat gomendatu nahi dut, The Attack. Israelen bizi den mediku arabiar bat da Amin, bere emazteak eraso suizida bat egingo du eta bere bizitza aldatuko da. Zergatiaren bila joango da Amin Palestinara. Ziad Duoueiri zuzendaria erantzun horren bila hasi zen filmaren gidoia idatzi baino lehen. Ikertzen hasi zen eta ez zuen erantzunik aurkitu. Israel eta Palestinaren arteko gatazka aztertzeko ikuspuntu interesgarria da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!