Bizikletak salerosteko aukera bikaina, larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2012ko ira. 27a, 02:00

Bizikleta txiki geratu zaizula? Duzuna aldatu egin nahi duzula? Merke-merke erosi  nahi duzula? Mu­gikortasun Astearen harira,  Bigarren eskuko azoka berezia antolatu dute Atse­gindegin. Bizikletek hartuko dute azokaren eremu haundi bat; eta bertan, herritarrek euren bizikleta saltzeko edo besteena erosteko aukera izango dute. Bizikletez gain, Mugikortasun Iraunko­rra­rekin lotura duten bestelako osagarriak ere jarriko dituzte salgai: patinak, patineteak, kaskoak, jantziak...
Udaletik jakinarazi dutenez, edonork eraman dezake saldu nahi duen bizikleta edo osagarriren bat; larunbatean bertan eraman behar dira Atsegindegira, 09:00etatik 10:30etara.

Prezioa, 300 euro
baino merkeagoa

Antolatzaileek  saltzailearen datu pertsonalak hartuko dituzte, eta saldu nahi den produktua; eta prezioa finkatuko dute (ez da 300 eurotik gorako preziorik onar­tuko). Nortasun Agiria erakutsi beharko da. Salmen­tari dagokionean, antolatzaileak arduratuko dira azoka zabalik dagoen tartean, hau da, 10:30etatik 13:30etara, zain­tzeaz eta saltzeaz. Azoka bukatzean, jabeak itzuli egin beharko dute dirua edo salmentan utzitakoa jasotzera.

Produktuak,
egoera onean

Salgai dauden produktuek egoera onean egon beharko dute. Zerbitzua doakoa dela gogoratu dute Udaletik. Informazio gehiagorako: 943 57 54 31 edo mertxe-g@hernani.net
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!