Rajoyren Gobernuak onartu dituen murrizketan kontra Greba Orokorra deitu dute gaur ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE eta HIRU sindikatuek. Eguneko aurreneko datuen arabera, Hernaniko komertzio eta enpresa gehienek bat egin dute deialdiarekin. Erdigunean komertzio txikiak itxita daude, eta ez da mugimendurik nabari. Poligonoetan, AMR eta Orona bezalako enpresa haundiak ez dira lanean ari. Aldiz, beste enpresa askotan, nahiz eta ateak itxita eduki, mugimendua nabari da.
Udaleko eta Ongintzako langileek bat egin dute grebarekin. Gutxieneko zerbitzuekin ari dira lanean: udaltzaingoa osotasunean; sarrera eregistroa, goizean zehar, udaltzaingoan; eta hilobiratze zerbitzua. Anbulatorioan ere, zerbitzu minimoak ari dira eskaintzen.
Manifestazioak
Eguneko manifestazio nagusia Donostian izango da. Buruntzaldeko herriei, tartean Hernaniri, Anoetako irteera joateko deia egin diete sindikatuek; 11:30etan aterako dira, estadiotik.
Arratsaldean berriz, herrietan deitu dituzte mobilizazioak. Hernanin, 18:00etan aterako da manifestazioa, Plazatik