adimen urritasuna duten pertsonak eskoletan integratzea du helburu Atzegik (adimen urritasuna duten pertsonen aldeko elkartea), eta hori bultzatzeko kanpaina berria jarri dute martxan:. Leloa: Altxa dezatela eskua atzegizaleak diren eskolek. Hernaniko ikastetxe guztiek bat egin dute kanpainarekin, eta horren harira, asko dira ikasturtean zehar izango diren ekimenak: hitzaldiak emango dituzte adimen urritasuna duten pertsonekiko jarrera positiboa bultzatzeko; behar bereziak dituzten ikasleen familientzako informazio gidak banatuko dituzte, gurasoek eginak; irakasleei zuzenduta, hezkuntza inklusiborako materialaren gida ere banatuko dute... Eta bideo laburren laugarren lehiaketa ere jarri dute martxan. Partaideak ikastetxeetako ikasleak izatea eta bide batez, hauek ere erakustea Atzegizaleak direla.
Denen artean, 10.000 izatera
Herritarrei zuzenduta ere badago Atzegizale egiteko deia. Helburua da, Atzegik babes gehiago izatea; egun 9.097 Atzegizale daude eta 10.000 izatera iritsi nahi dute; ez da ezer ordaindu behar.