Garitano Hernanin izango da, Diputazioaren egoera azaldu eta herritarrak entzuteko asmoarekin

Kronika - Erredakzioa 2012ko irailaren 25a

Herritarren partehartzea bultzatzeko asmotan, bilera sorta ari da egiten Diputazioa Gipuzkoako herrietan. Garitanok egoera zein den azaltzen du bilera horietan, eta bere azalpenetan gizarte politika eta fiskalitatea ditu oinarri. `Feed Back´a bilatzen dute bilera hauetan, hau da, komunikazioa joan-etorrikoa izatea, eta beraz, herritarrak entzutea da bilera horietako beste oinarrietako bat. Hernanin astelehenean izango da, 19:00etan, Biterin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!