Koxka elkarteak jakinarazi duenez, Zinemaldian bi pelikulekin gozatzeko aukera izango dute ikusmen eta entzumen desgaitasuna duten pertsonek. Azpitituloekin eta audiodeskribatuta proiektatuko dituzte bi pelikula horiek. Horietako bat gaur izango da: Katmandu Trueba 2, 16:00etan. Bestea, ostegunean: Camera obscura Antiguo Berri 7, 18:15etan. Koxka elkarteak txalotzen ditu bai Zinemaldiko arduradunen ekimena eta baita ere modu anonimoan irisgarritasun unibertsalaren alde dihardutenen lana.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!