Langile eta langabetuentzat ikastaroak eskainiko ditu IES Hernani BHI Institutuak. Dohainik izango dira eta hilabete eta erdi inguruko iraupena izango dute gehienek. Bi adarretan banatuta egongo dira ikastaroak: Fabrikazio mekanikoa eta Elektrizitatea-Elektronika. Lehenengo bi ikastaroak aste honetan hasiko dira. Asteazkenean hasiko da Elektrizitatea-Elektronikari dagokiona: Eraikinetan instalazio elektrikoen muntaia (60 ordu). Eta ostegunean hasiko da Fabrikazio mekanikoari dagokiona: Makinak, ekipoak eta erremintak prestatzea txirbil harroketa bidezko mekanizazio lanetan (80 ordu).
Ikastaro guztiak astelehenetik ostegunera, 17:30etatik 20:30etara edo 17:30etatik 21:00etara izango dira, Karmelo Labakan.
Denera, Fabrikazio mekanikoko 11 ikastaro daude ekainera bitarte eta Elektrizitatea-Elektronikako 8 ikastaro.
Izen ematea, K. Labakan
Izena emateko edo informazio gehiagorako: Karmelo Labaka eraikina, 943 55 19 58, karmelolabaka@hernanibhi.com.