Bilduko hautetsiek bat egingo dute irailaren 26ko greba orokorrarekin

Kronika - Erredakzioa 2012ko ira. 23a, 02:00

Bilduk bat egingo du herri ho­netako sindikatuen gehiengoak irailaren 26rako konbokatu duen grebarekin. Hala azaldu du Kronikara bidalitako pren­tsa oharrean: «Euskal He­rri­ko langileek, urteetan zehar beraien eskubideen alde emandako aurrera pauso guztiak ezerezean uzten ari da Rajoyren go­bernua. Madrildik inposatutako erabaki hauekin etorkizunik ga­be eta indefen­tsio nabarmenean uzten ditu gure herriko langileak. Gazteak eta emakumeak pre­karietatera bultzatzen dira, po­brezia areagotuz. Era berean, sistema publikoa deusezteko era­bakia hartua dute». Hori horrela, Udal ordezkariek gre­ba egingo dute, «egoeraren larritasuna adierazteko, baztertuen eskubideak aldarrikatzeko eta murrizketa eta inposaketa hauei aurre egiteko». Her­naniarrei dei egiten diete mo­bilizazioetan parte hartzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!