Cisneros izan zuen aurrez aurre atzo Hernanik, iaz igoera faseko aurreneko saiakeran kanpoan utzi zuen talde madrildarra. Eta orduko arantza ateratzea lortu zuen 26-24 irabazita. Bonusa ere lortu zuen.
Hernani ez zen ondo hasi. Huts dexente egin zituen eta 15garren minuturako 11 puntuko aldea ateratzen zion Cisnerosek. Hernanik, ordea, erremontatu eta 19-14 iritsi ziren atsedenaldira. Bigarren zatian aurretik jarri ziren berriz madrildarrak. Azken momentura arte borrokatu zuten hernaniarrek eta 13 minuturen faltan, Oier Garmendiak entsaioa egin zuen. Azkenean, 26-24 Hernaniren alde. Entsaioak: O. Garmendia (2), I. Genua (1), D. Pelaz (1). Genuak hiru entsaio gauzatu zituen.
Ikasten jarraitzeko gogoz
Emakumezkoen taldeak gaur hasiko du Euskal Txapelketa Eibarren aurka, 12:00etan Landaren. Taldeak asko hobetu du eta ikasten jarraitzea du helburu.