Murrizketen aurka, manifestazioa Donostian

Kronika - Erredakzioa 2012ko ira. 22a, 02:00

LABek, ELAk eta irailaren 26ko greba orokorra deitu duten beste sindikatu eta gizarte erakundeek manifestazioa deitu dute gaur Donostian, murrizketen aurka eta lan eta gizarte eskubideen alde. Bulebarretik abiatuko da 17:30etan eta hernaniarrei dei egiten diete kalera ateratzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!