Hernani eta Urnietako 10 gazteen aurkako epaiketaren laugarren eguna izan zen atzo. Irati Sarasua kazetari hernaniarrak bertatik egindako kronikaren arabera, poliziek jarraitu zuten deklaratzen eta gazteak torturatu izana ukatu zuten. Dena dela, Asier Olanok polizietako bat ezagutu zuen eta kolpeak bere eskutik jaso zituela jakinarazi zion bere abokatuari. Abokatuak horren inguruan galdetzean, polizia urduri jarri zela azaldu du Sarasuak . Horrez gain, Tedax-eko polizien buruak deklaratu zuen eta miaketetan petardo batzuk eta bengalak aurkitu zituztela azaldu zuen, edozein lekutan erosi daitezkeenak, legalak, eta ez zegoela lehergailurik. Asteartean jarraituko du epaiketak, 10:00etan. Peritoen eta er-tzainen txanda izango da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!