Igandean Erniora joateko izen ematea gaur

Kronika - Erredakzioa 2012ko ira. 21a, 02:00

Gaztetxoentzat irteera antolatu du Mendiriz Mendi elkarteak igandean. Erniora (1.075m) joango dira eta izena emateko azken eguna gaur da. Elkarteko bulegoan eman behar da izena (Iturregi plaza, z/g) 20:00etatik 21:00etara. Prezioa: 2 euro gaztetxoek; 6 euro helduek.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!