«Udalak bide seguru bat izango genuela ziurtatu zigun eta ez du ezer egin»

Kronika - Erredakzioa 2012ko ira. 21a, 02:00

«Haserre gaude Udalaren jokabidearekin. Gure seme-ala­bek ikastolara joan ahal izateko bide seguru bat izango zutela ziurtatu ziguten eta ez dute ez egin, ez epe laburrera egiteko asmorik azaldu. Zine­gotzi batek esan zigun bezala, `leku guztietan daude arris­ku­ak», hala azaldu diote Kro­nikari prentsa ohar bidez, Eli­zatxo ikastolara trenbidetik doazen gurasoek. Diotenez, aurreko alkateak Marian Beitia­­larrangoitiak, Karabel eta Portu auzoen artean trenbidearen azpitik oinezkoen­tzako bide bat egingo zutela esan zien. Obra egin aurreko proiektua bukatzen ari omen ziren eta nahiz eta hauteskundeak izan eta Alkate aldaketa egon, proiektuak jarraipena izango zuela ziurtatu ziela diote. «Oraingo Udal taldeak ordea, ez zekiela ezer esan zigun eta Karabel eta Portu arteko urbanizazioa egin arte ez dela ezer egingo jakinarazi digute», diote gurasoek.

Arriskua, egunero
Bitartean, egunero bizi duten arriskua haundia dela gogorarazi dute eta beldur direla: «ume mordo bat trenbidetik doa (joan eta etorri) egunero-egunero Eliza­txo ikastolara. Badira sillitan joaten direnak, trenbidea zeharkatzeko pasabidean gurpilak errailetan trabatuko zaizkien beldurrez. Tren azkarra pasatzen denean (Hernanin gelditzen ez dena) umeak ahal bezala eutsi eta babestuz ibiltzen gara». Eta gaineratu dute: «Azken urteotan badira trenbidera ero­ri izan diren umeak, eta azkeneko asteburu honetan trenak hildako bat eragin du».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!