Haur eta helduentzako zirkuituak, gaur: sewgay, zapata saltariak...

Kronika - Erredakzioa 2012ko ira. 21a, 02:00

Mugikortasun Astea gaur hasiko da, haur eta helduentzako zirkuituekin. Mu­­gitzeko balio du­ten tresna ezberdinekin jo­las­teko aukera izango da: sewgay, trikkeak, zapata saltariak... Zirkuituak 16:30etatik 19:30eta­ra izango dira Tilosetan.

Ibilaldia, bihar goizean; ginkana arratsaldean
Bihar goizeko 10:00etatik 12:00e­tara, ibilaldi lasai bat antolau du Udalak Hernanin zehar (irteera Goiz Eguzkin). Arratsaldean, berriz, 17:00e­ta­tik 19:30etara, kirol egokituaren ginkana izango da Atse­gindegin: Nire lekuan jarri. Mugikortasun Astea urtero antolatzen du Udalak, eguneroko bizitzan herritarrek kotxea ahalik eta gu­txien erabiltzeko kontzientzia har­tu dezaten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!