Hernaniko 10 gazteren aurkako epaiketako bigarren saioa izan zen atzo. Irati Sarasua kazetari hernaniarrak bertatik egindako kronikaren arabera, Aitzol Arrieta, Mikel Garzia, Ekhi Oñate, Egoitz Balerdi eta Asier Olanok deklaratu zuten. Segiko kide izatea ukatu zuten guztiek eta baita kale borrokako ekintzetan parte hartu izana ere. Horrez gain, salatu zuten komisaldegian torturak jasan zituztela. Gaur poliziek deklaratuko dute. Jarraipena,
twitter-en: @gazte1gehioez.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!