Biteriko ikastaro hauetan zozketa egin da: Eskulanak asteartea-osteguna 10:00-11:30; Dantza latinoak sakontzea asteartea 19:00-21:00; Yoga hastapena asteartea-osteguna 15:00-16:30; eta Yoga hastapena euskaraz asteartea-osteguna 19:30-21:00. Ondorengo ikastaro hauek, berriz, bertan behera gelditu dira gutxieneko ikasle kopururik ez dagoelako: Beiran eginiko lanak; Dantza latinoak-hastapena-euskaraz osteguna 19:00-21:00; eta Funky-euskaraz. Gainontzeko ikastaroetan plazak libre daude oraindik. Argibide gehiago nahi izanez gero: www.hernani.net.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!