Bost gaztek deklaratu zuten atzo eta guztiek ukatu zuten fiskalaren akusazioa

Kronika - Erredakzioa 2012ko ira. 19a, 02:00

Atzo Zabaleta, Ezeiza, Zabala, Telleria eta Alzelaik deklaratu zuten eta gaur beste bosten txanda izango da.

Atzo hasi zen Hernaniko 10 gazteren aurkako epaiketa Ma­­drilgo Auzitegi Na­ziona­lean. Irati Sarasua ka­ze­tari her­naniarra bertan da epaiketa jarraitzen eta Kronikari atzo­ko saioaren berri eman dio. Atzo, bost gaztek deklaratu zuten: Ekaitz Telleria, Jon Ezeiza, Txaber Zabaleta, An­tton Zabala eta Iñigo Alze­laik. Fiskalak eginiko galderei erantzutea ukatu zuten gazte guztiek eta ondorioz euren abokatuen galderei soilik erantzun zieten. Guztiek ukatu zuten fiskalaren akusazioa; Segi gazte erakundeko kide izatea eta ekintza ezberdinetan parte hartzea. Ezei­zak eta Alzelaik inkomunikatuta egon ziren bost egunetan jasandako tratuaren inguru­an hitz egin zuten, atxiloketa une­an eta gerora izandako tra­tuaren xehetasunak azalduz. Gaur beste bost gazteek de­klaratuko dute: Egoitz Balerdi, Mikel Garzia, Asier Olano, Ekhi Oñate eta Aitzol Arrietak. Epaiketa 28ra arte luzatuko da.

Epaiketa, Twitter-en
Epaiketaren berri zuzenean izan eta orain arteko deklarazioak irakurri daitezke @gazte1gehioez twitter kontuan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!