Amaia Garcia
Gaueko 21:00etan Kursaaleko argiek Zinemaldiari hasiera emango diote. Aurretik, pare bat film ikusteko aukera izango da, hala nola, Susan Sarandon eta Richard Gere aktoreek lan egiten duten Arbitrage filma. Suspentsez eta tentsioz beteriko thriller erakargarria da, eta goi finantzen munduan maitasunak eta leialtasunak duten lekuari buruz hitz egingo digu. Film hau goizeko 10:00etan izango da ikusgai, baita inaugurazio-galan ere. Gala berean Amour filmari Fipresci saria emango zaio.