Xakea ikasi eta txapelketetan parte hartu nahi dutenentzat bilera, bihar

Kronika - Erredakzioa 2012ko ira. 19a, 02:00

Ikastaroa hastapenekoa eta oinarrizko ezagutzakoa izango da, haur eta helduei zuzendua. Urrian hasiko dira klaseak. Biharko bilera, 17:00etan.

Adin guztietako herritarrei zuzenduta, hau da, haur eta helduei zuzenduta xake ikas­taroa antolatu du Her­na­niko Xake Taldeak. Ikastaroa urrian hasiko da eta bihar bilera izango da egutegiaz eta ordutegiaz hitz egiteko. Bilera arratsaldeko 17:00etan izango da xake taldearen lokalean (Aristizabal, 5). Ikastaroan hasierako eta oinarrizko pausuak erakutsiko dituzte.

Txapelketetan parte hartu nahi dutenei deia
Xake taldetik jakinarazi du­te, Xake Txapelketetan parte hartu nahi duten hernaniarrak eurekin harremanetan jartzeko. Maila guztietako jokalariei egiten diete dei: benjaminak, alebinak, infantilak... Banaka edo taldeka hartu dezakete parte eta animatzeko dei egiten diete. Interesa izanez gero, honako telefonora deitzeko azaldu dute: 699 843 778.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!