Egun pasa ederra antolatu dute larunbatean Karabelen

Kronika - Erredakzioa 2012ko ira. 19a, 02:00

Tortilla Txapelketa, barrikotea, haur jokoak eta DJak izango dira besteak beste, auzoko eguna girotzeko.

Badira hiru urte Karabel­go auzo elkarteak egun osoko fes­ta antolatzen duela auzoko eguna ospatzeko eta aurten ere goizetik iluntzera ez da as­per­tzeko aukerarik izango. Dia­na­rekin esnatuko dira auzo­tarrak eta ondoren, buruhaundiak, Tortilla Txapelketa, pikoteoa (60kg haragi), barrikotea, haur jokuak, DJak... izango dira.

EGITARAUA:
11:00, diana.
12:00, buruhaundiak.
13:00, Tortilla Txapelketa, pikoteoa (60kg haragi) eta barrikotea.
16:00, haurren jokoak.
18:30, txokolatada.
20:00, entzierro txikia.
20:30, DJak.
Ondoren, zezensuzkoa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!