Gureolako langileak konponbide eske

Kronika - Erredakzioa 2012ko ira. 19a, 02:00

Gureolako langileek kontzentrazioa egin zuten atzo Zinkoenean, enpresan bizi duten egoera konpontzeko eskatuz. Kronikari azaldu diotenez, ia bi hilabete daramakite lantokiko produkzioa geldituta, dirurik ez dagoelako. Langileak zaintza lanetan aritu dira, lapurretak eragozteko, soldatarik jaso gabe. Orain arte esperantza pixka bat bazuten egoera aldatuko ote zen, baina irailean ERE bat aurkeztu zuen enpresak eta egoera okertu egin da.

46 langileren etorkizuna
Gureolak 46 langile ditu egun; horietatik asko hernaniarrak eta asko gazteak. Langileek etorkizun beltza aurreikusten dute: «Enpresa orain hartzekodunen prekonkurtsoan dago, azaroaren 26ra arte. Hortik aurrera konkurtsoan egongo da eta konponbiderik aurki­tzen ez bada, hurrengo pausoa finikitatzea izango da». Langileek argi du­te egoera hau gestio txarraren ondorio dela. Konponbide bila mobilizatzen jarraituko dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!