Haur eta helduentzako zirkuituekin hasiko da Mugikortasun Astea, ostiralean

Kronika - Erredakzioa 2012ko ira. 19a, 02:00

Larunbatean kotxerik gabeko eguna izango da eta lehenengo aldiz ibilaldia antolatu dute goizean. Arratsaldean kirol egokituaren ginkana izango da eta igandean, Bizikleta Festa.

Eguneroko bizitzan, herritarrek kotxea ahalik eta gu­txien erabiltzeko kontzientzia har­tzea nahi du Udalak eta helburu horrekin Mugikor­tasun As­tea antolatu du, urtero bezala. Ostiralean hasiko da, Ibili norabide egokian! lelopean. Eta aurre­neko egunerako, haur eta helduentzako zirkuituak antolatu dituzte. Mugitzeko balio du­ten tresna ezberdinekin jo­las­teko aukera izango da: sewgay, trikkeak, zapata saltariak... Larunbatean berriz, kotxerik gabeko eguna izango da eta lehenengo aldiz ibilaldia antolatu dute goizean, Herna­nin zehar. Ibilaldian ez da al­dapa­rik izango eta adin guztietako herritarrentzako izango da.

‘Nire lekuan jarri’ ginkana
Larunbat arratsaldean, hain arra­kastatsua egin den kirol ego­kituaren ginkana izango da: Nire lekuan jarri. Ginka­n­aren hel­burua da: jolas giroan, des­gai­tasuna duten per­tsonen to­ki­an jartzea, eta haiek dituzten zailtasunak ezagutzea, bai­ta no­la gainditu daitezkeen zail­ta­sun horiek jakitea. Aurten gonbite berezia egiten diete helduei.

Bizikleta Festa antolatzeko, hitzordua ostiralean
Bizikleta Festa igandean izango da eta ohi bezala Jocc Zikuñako Ama zikloturista taldea ari da antolaketa lanetan, besteak beste. Egunean bertan lan pixka bat egiteko prest daudenei dei egiten diete ostiralean 20:00etatik 21:00etara elkartetik pasatzeko.

MUGIKORTASUN ASTEA:

Irailak 21, ostirala:
16:30-19:30, zirkuituak haur eta nagusien entretenimendurako: sewgay, trikkeak, zapata saltariak... Tilosetan.

Irailak 22, larunbata:
10:00-12:00, goizeko ibilaldia Hernanin zehar (irteera Goiz Eguzkin).
17:30-19:30, kirol egokituaren ginkana: ‘Nire lekuan jarri’. Atsegindegin.

Irailak 25, igandea:
09:30-12:00, Bizikleta Festa Plaza Berritik abiatuta.
09:30-12:00, Bide heziketa zirkuitua Atsegindegin.

Irailak 29, larunbata:
10:30-13:30, 2. Eskuko Bizikleta Azoka, Atsegindegi plazan.

* Egoera onean dagoen edozein material saltzeko edo/eta erosteko aukera: bizikleta, patinak, patinete, kasko, mailotak... Salneurriak jabeak jarriko ditu (gehienez 300 euro). Saltzen ez den materiala jabeari itzuliko zaio.Materiala jasoko da azoka egunean, 09:00etatik-10:30etara, Atsegindegi plazan.
Informazio gehiago: 943575431; mertxe-g@hernani.net.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!