Gaur hasiko da Hernaniko 10 gazteren aurkako epaiketa Espainiako Auzitegi Nazionalean, Segiko kide izatea leporatuta epaituko dituzte, eta futboleko Erregional ohorezko mailako taldeak babesa erakutsi zien larunbatean Zubipen. Epaiketa politikorik ez, euskal gazteria libre eta legala jartzen zuen pankartarekin zelairatu ziren. Larunbatean baita ere, errugbiko arduradunei omenaldia egin zieten futbol taldeko kideek.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!