geroz eta gehiago dira Euskal Jaiak bizitzen dituzten hernaniarrak, eta hori nabaritu da aurten, larunbatean eta igandean. Eguzkia lagun, antolatutako ekitaldietan jende ugari elkartu da: azoka ikustera; aintzinako jokoetan parte hartzera; kantatzera; dantzatzera; sagardoa probatzera; herri kirolak ikustera...
Atzokoa ordea, egun berezia zen; ohiko festaz gain, erreto berezia zuten hernaniarrek. Goizuetak zuen kizki lagun errokarra hausteko deialdia egina zegoen. Hernaniarrak pixkanaka pilatzen joan ziren errekor eremuan, eta antolatzaile eta bertsolarien animoekin, lortu zen errekorra. 404 kizki lagun elkartu ziren Plazan, elkarrekin, sagarra biltzera. Donostiak hartu du erronka, datorren urterako. Gaindituko ote du hernaniarren errekorra?
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!