Hizkuntzak, sarrera probak... matrikulazioa zabalik helduentzat

Kronika - Erredakzioa 2012ko ira. 17a, 02:00

berehala hasiko da helduen ikasturte berria EPAn, eta bertan ikasi nahi dutenek, matrikulazio epea zabalik dute. Eskaintza zabala dute aurten ere, eta ikastaroak euskeraz edo gaztelaniaz ikasi daitezkeela gogoratu dute.

Hiru hizkuntza
Hizkuntzak dira EPAk duen eskaintzetako bat. Euskera, frantsesa eta ingelesa ikasi daiteke bertan, astean bi egunetan; hiru ikastaroak 1go mailakoak dira. Informatika eta sarrera probak Ordenagailua erabiltzen ikastea izaten da heldu askoren buruhaustea, eta EPAk hori ere eskaintzen du. Informatika klaseak ematen dituzte astean bitan, 0 mailatik hasita. Horrez gain, sarrera probak egin nahi dituztenak ere formatzen dituzte bertan. Unibertsitaterako edo Goi Mailako zikloetarako sarrera probak prestatzen laguntzen dute EPAn. Atzerritarrentzat, klaseak Atzerritarrei bereziki zuzendutako ikastaroa ere badute. Gaztelania klaseak ematen dituzte, 18 urtetik gorakoentzat. Debalde dira eta ikasturtea bi lauhilekoa da. Goi­zez, arratsaldez edo gauez ikasi dezakete.

Izen-ematea, astez
Izena emateko EPAra deitu behar da, 943 33 53 18ra, astez. Goizetan, 10:00etatik 12:00etara; eta arratsaldetan, 17:00etatik 19:00etara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!