Garaipena, azken minutura arte borrokatuta

Kronika - Erredakzioa 2012ko ira. 17a, 02:00

hernanik ez du amore ematen; ez behintzat epaileak partidua bukatutzat eman arte. Gernikaren kontra saiatu, eta atzo lortu egin zuten. Ia partidu osoan atzetik joan arren, azken minutuetan buelta eman, eta lau punturekin itzuli dira trikoloreak; au­rreneko garaipenarekin.

Azken minutuetan, eromena
Hutsean mantendu zen markagailua partiduaren azken mi­nutura arte. Atsedenaldira iris­teko minutu gutxiren faltan, galiziarrek bi zigor kolpe gauzatu zituzten, eta aurretik jarri ziren. Hernanik tartea berehala gutxitu zuen, zigor kol­pe bat gauzatuta. 6-3 gal­tzen joan ziren atsedenaldira. Bigarren zatiko 68garren minutuan entsegua egin zuen Vigok, eta 13-3koarekin, 10 puntuko aldearekin aurretik jarraitzen zuten markagailuan. Hernanik ez zuen amore eman, eta azkeneko urteetan erakutsitako ausardia eta joko onari esker, 3 entsegu egin zituzten jarraian. Hala, 16-20ko emaitzarekin, denboraldiko aurreneko garaipena lortu zuten; eta baita lehendabiziko 3 puntuak ere. Garaipen garrantzi­tsua izan zen atzokoa, etxetik kanpo irabazteaz gain, ziurrenik arerio zuzena izango den taldea gailendu baitzuten.

Etxean, Cisnerosen kontra
Hernani asteburuan estreinatuko da Ohorezko Mailan, Landaren. Talde ezaguna izango dute aurrean, igoera lortzeko bidean aurkari izan zuten Cisneros talde madrildarra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!