Aerobik eta yoga ikastaroak, sasoi puntua hartzeko

Kronika - Erredakzioa 2012ko ira. 17a, 02:00

bi ikastaro jarri ditu martxan aurten ere Olak auzo elkarteak: aerobika eta yoga. Bi ikastaroak urrian hasiko dira, eta izena eman nahi dutenek datorren irailaren 26ra arte arte izango dute epea zabalik.

Aerobika, astean bitan
Aerobik ikastaroa astean bitan izango da, eta bi turno desberdin daude aukeran: astelehenetan eta asteazkenetan, urriaren 1ean hasita; eta astearte eta ostegunetan, urriaren 2an hasita. Txirrita ikastolako gimnasioan emango dute, eta taldeak aurrera ateratzeko, gu­txienez 7 per­tsonek eman behar dute izena. Ikastaroan apuntatzen direnentzat bilera antolatu dute, irailaren 25ean; Auzo etxean izango da hori, arra­tsaldeko 18:00etan.

Yoga, astearte eta ostegunetan
Yoga egin nahi dutenek turno bakarra izango dute: astearte eta ostegunetan izango da, urriaren 2an hasita. Auzo etxeko ganbara aretoan emango dute ikastaroa, eta kasu honetan ere, taldea gu­txienez 7 pertsonakoa izan beharko da: prezioa, 35 euro.

Izena, telefonoz edo emailez
 Ikastaroetan parte hartu nahi dutenek bi aukera dituzte apuntatzeko. Telefonoz, 943 55 10 00ra deituta; astelehenetan 18:00etatik 20:30etara; eta asteartetik ostiralera 09:00etatik 13:30etara. Bes­tela, olake@gmail.com helbidera idatzi dezakete, auzo elkarteko helbidera.

EREÑOTZU BERRIKETAN: Adineko pertsonak etzi hasiko dira elkartzen
Saioak 17:00etatik 18:30etara izango dira
TERTULIAK, istorio za­harrak gogoratu, eskulanak egin, meriendatxoa egin... asteazkenetik au­rrera hasiko dira elkar­tzen berriz ere adineko pertsonak Ereñotzun, Be­rriketan proiektuaren ba­rruan. 65 urtetik gorakoei dago zuzenduta taldea, eta dinamizatzaile bat iza­ten dute lagun. 17:00­etatik 18:30etara elkar­tzen dira. Debalde da eta parte edozein auzotarrek har dezake: horretarako Auzo Etxe­ra deitu behar da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!