Eva Esnaolak 24 orduko lasterketan hartu zuen parte irailaren 8an munduko, eta aldi berean, Europako txapelketan. Poloniako Katowice hirian jokatu zen txapelketa. Esnaola 12garren geratu zen banaka eta 6garren taldeka, munduko txapelketan, eta 9garren banaka eta 5garren taldeka, Europakoan. Egindako kilometroak: 218.172,67. Esnaola selekzionatua izan zen Espainiako errekorra edukitzeagatik: 214.666km. Egun ere berak du errekorra pista modalitatean.