Izena emateko epea ostiralera luzatu dute; eta egunean bertan ere izango da aukera

Kronika - Erredakzioa 2012ko ira. 16a, 02:00

Euskeraren aldeko herri lasterketa izango da larunbatean Hernanin, Euskeraz bizi nahi dut! izenekoa. Lasterketa lau kategoriatan banatu dute: 3-6 urte bitartekoek 200 metro; 7-11 bitartekoek 500 metro; 12-13 artekoek kilometro bat; eta azkenik, 15 urtetik gorakoek 5 kilometro. Prezioari dagokionean, 15 urtetik gorakoek 5 euro ordaindu behar dituzte; besteentzat debalde da. Izena emateko: kiroldegian edo kirola@hernani.net; egunean bertan ere izango da aukera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!