Asteartean hasiko da Hernaniko eta Urnietako 10 gazteen aurkako epaiketa, Espainiako Auzitegi Nazionalean. Azken asteetan hainbat ekitaldi ari dira izaten hauei babesa eman, eta epaiketarako dirua lortzeko. Ostiral gauean leporaino bete zen pelotalekua; eta atzo, Hernaniko kaleak hartu zituzten 10 gazte hauei babesa eman nahi zieten 1000tik gora hernaniar eta euskaldunek. Babesa emateko azken deialdia bihar egin dute, 15:00etan, Atsegindegin, Madrilera bidean indarra jaso dezaten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!