Elberdinen golak, aurreneko garaipena

Kronika - Erredakzioa 2012ko ira. 16a, 02:00

Hondarribiaren kontra 1-0 irabazi, eta aurreneko hiru puntuak lortu zituen atzo Hernanik; Elberdin izan zen golegile. Azken minutuetara 10 jokalarirekin iritsi ziren txuri berdeak, baina ondo eutsi zioten markagailuari. Partidu hasieran plaka bat eman zioten errugbi taldeari joan den urteko denboraldia goraipatzeko; eta minutu ba­teko isilunea egin zuten Ig­nacio Iruinen oroimenez.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!