etxetik kanpo egingo dio aurre berriz ere Hernanik, denboraldiko bigarren partiduari. Vigon dira trikoloreak, eta duten guztia emateko asmoarekin bidaiatu dute. Partidua As Lagoas Marcosende zelaian jokatuko da, eguerdiko 12:00etatik aurrera.
Talde ezaguna
Patrick Polidoriren mutilek partidu ona jokatu zuten Gernikaren kontra, nahiz eta ez irabazi. Gaur talde ezagunagoa izango dute aurrean, eta helburua, irabaztea. Ohorezko B mailan aurkari izan dira askotan, nahiz eta galiziarrek fitxaketa ugari egin dituzten mailaz igo zirenetik. Hernanik plantilla ia osoarekin bidaiatu du Galiziara.