500 kizki lagun baietz!
Eguneko erronka nagusia, aurtengo nobedadea dena, 12:00etan hasiko da. IV. Sagar biltze herrikoia antolatu dute Plazan. Helburua, 500 lagun elkartzea sagarra kizkiarekin biltzen. Herritarrei eta inguruko bizilagunei azaltzeko deia egin diete, guztien artean erronka gauzatzeko. Kizkiak bertan izango dira salgai, 5 euroan.
Herri kirolak, festarekin bukatzeko
Sagarraren inguruko azkeneko ekitaldia ere, ez da nolanahikoa. 18:00etan hasita, Astigarraga, Oiartzun, Goizueta eta Hernaniko lagunek hartuko dute parte sagarraren inguruko herri kiroletan. Proba guztiak azkarren egiten dituenak irabaziko du; hori bai, ikuskizuna, ziurtatua dago.
Pelota partiduak, Tilosetan
Euskal kulturari zuzenki lotuta dagoen beste kirol bat ere ez da faltako gaurko festan. Hernaniko pelotariek partidua jokatuko dute. Eguerdiko 11:30etatik aurrera izango da hori, Tilosetan.
XIV. Gazteen trikitixa Txapelketa
Sei herritako trikitilariak gaur, txapelen bilaTxapelketa Plaza Berrin, 12:00etan hasita.
KRISKITIÑA trikitixa taldeak antolatuta Gazteen Trikitixa txapelketa jokatuko da gaur, 12:00etan, Plaza Berrin.
Donostia, Zarautz, Lasarte-Oria, Zestoa, Lastur eta Hernaniko trikitilariek hartuko dute parte; eta bakoitzak trikitixa, porrusalda eta fandangoa edo arin-arina joko ditu. Bikote irabazleak txapela bana jantziko du, eta gainontzekoentzako sariak izango dira.
IGANDEA
09:00 XI Argazki Rallya
09:00 Diana Txistulari Bandarekin
11:00 Sagardo dastatzea Plazan
11:30 Pelota partiduak Tilosetan
12:30 IV. Sagar biltze herrikoia Plazan
12:00 XIV. Trikitixa txapelketa Plaza Berrin
18:00 Sagarraren inguruko herri kirolak Plazan