Antzerki emanaldia antolatu du gaur arratsean AMHER elkarteak. The... emakumeekin da antzezlanaren izenburua, eta Biterin izango da ikusgai, 19:00etan hasita.
Emakumeak, protagonista
Antzerki estudioko lau aktore dira antzezlaneko protagonistak. Partxis partida bat ari dira jokatzen kafe bat hartzen duten bitartean. Tarte horretan, aktore bakoitzak ezagutzen duen istorio bat kontatzen du. Lau obra labur dira istorio horiek; aurreneko hiruak Franca Rame eta Dario Fo idazleenak; eta laugarrena, Alberto Mirallesena. Istorio horiekin, bizipen topaketa bat sortzen da gaur egungo lau emakumeren artean.