Lau ikastaro eta hainbat egitasmo, euskeraz ikasteko

Kronika - Erredakzioa 2012ko irailaren 14a

Matrikulazio kanpaina zabalik dago iraila bukaerara arte.

DAGOENEKO eman dezakete izena AEKn euskeraz ikasi nahi duten herritar guztiek. Aukera zabala dute aurten ere, norberak ondoen dagokion ikastaro edo egu­na aukeratu dezan. Lau ikastaro mota eskainiko dituzte aurten: euskalduntze taldeak, azterketak lantzeko taldeak, autoikaskuntza eta guneak. Ohiko ikastaroez gain, hainbat egitasmo ere antola­tzen dituzte urtero, euskera klaseetara mugatu ez dadin. Zilegi Eskolak ez dira faltako aurten; eta ezta mintzalagunak ere; gainera, bi ekitaldiak debalde dira. Eta ohiko afari, irteera eta asteburuetako barnetegiak ere, antolatuko dituzte.

Izena emateko hiru modu
Izena emateko epea iraila osoan egongo da zabalik, goizez, 09:00etatik 13:00­etara eta arratsaldez, 16:00etatik 20:00etara. Ho­rre­­tarako hiru bide daude: Larramendi 11ko lokalera jo; 943 55 78 01 edo 607 59 28 64ra deitu; edo hernani @aek.org-ra idatzi.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!