Hernanik gogotsu hasi du 25garren denboraldia

Kronika - Erredakzioa 2012ko ira. 14a, 02:00

Oraindik badago taldean apuntatzeko aukera. Interesatuek igerilekutik pasa behar dute, arratsaldetan, 18:00etatik 20:00etara.

Denboraldi berria hasi du Hernaniko igeriketa taldeak. Joan den astean elkartu ziren entrenamendu egunak zehaztu eta ordutegien berri izateko; eta bide batez, taldekide izango diren guztiekin argazkia ateratzeko. Igeriketa elkartetik gogoratu nahi dute taldean parte hartu nahi duten guztiek aukera dutela oraindik. Interesa duten pertsonek igerilekutik pasa behar dute informazio bila; arratsaldez, 18:00etatik 20:00etara.

25 urte, aurten
Hernani igeriketa taldeak 25 urte beteko ditu aurtengo denboraldian, eta jakinarazi dutenez, urtean zehar hainbat ekitaldi antolatuko dituzte, ospatzeko asmoz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!