Minutu bat gehiago ere ez. Bizi osorako doktrina eten lemapean zenbait mobilizazio ari dira izaten egunotan. Gaur, Hernaniko preso eta iheslarien senideek deituta, manifestazioa egingo da 20:00etan, Plazatik.
Bestalde, Hernanirak jakinarazi duenez, autobus bat atera zen atzo Estrasburgora, eta bertan joan ziren zenbait hernaniar. Helburua, Europari erakutsi eta salatzea bizi osorako doktrinak eta espetxe politikak oinarrizko eskubideak zapaltzen dituztela.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!