Argazki rallya izango da igandean

Kronika - Erredakzioa 2012ko ira. 13a, 02:00

Izena goizeko 09:00etatik 10:00etara eman behar da udaletxeko arkupetan.

Argazki Rally digitala izango da igadean Her­nanin; 11garren edizioa. Izena egunean bertan eman behar da, 09:00etatik 10:00­etara, Udaleko arkupetan. Rallya bi mailatan banatu dute. Alde batetik 12 urteko ume eta gaztetxoek hartu dezakete parte, debalde. Eta bestetik, 13 urtetik gorakoek, 5 euroren truke.

Gaia, egunean bertan
Gaiaren berri rallyaren ha­sieran emango dute, eta horien artean, Euskal Jaiak tarteko izango dira. Argazkiak 09:00etatik 14:00­etara atera beharko dira; eremua, Hernaniko udalerria. Rallya bukatuta, argazkiak 13:00ak eta 14:00ak bitartean deskargatu ahal izango dira Villa Ave Marian; gehienez, 36. Horien artean, 6 aukeratu beharko dituzte, gai bakoitzeko bana. Egunean bertan entregatu ezin dituztenek irailaren 19ra arte izango dute aukera, info@forumhernani.org helbidera bidalita edo Foto Torresen entregatuta.

Irabazleak, apelaezinak
Epaimahaia Fotoforumeko hiru kidek osatuko dute eta erabakia ape­laezina izango da. Sariak, hauek: Helduen mailan, bilduma onenari 190 euro eta trofeoa; bigarren sailkatuari 150 euro eta trofeoa; hernaniar baten bilduma onenari 125 euro eta trofeoa; eta Ra­llyko argazki onenari 125 euro eta trofeoa. Horrez gain, sari berezia jasoko du Euskal Jaien inguruko argazki onenak: datorren urteko kartela iragartzeko erabiliko da. Haurren mailan, bilduma onenak kamera digitala eta trofeoa irabaziko ditu; argazki bitxienak, oparia eta trofeoa eta argazki atseginenak oparia eta trofeoa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!