Ignacio Iruin hil zen atzo, 91 urterekin; Hernaniri asko emandako Alkatea. Frankoren diktaduraren testigu zuzena izan zen, hasieratik bukaerara. Frankoren azken urteetan zinegotzi zen Hernanin, eta honen heriotzaren ondoren hartu zuen Alkate kargua, 1976tik 1979ra. Beste hainbat Alkaterekin batera, ikurriñaren alde egin zuen borroka Madrilen; eta berak jarri zuen diktadura osteko aurreneko ikurriña Hernaniko Udalean. Zikuñako Amabirjina berreskuratzeko ahalegin ugari egindakoa ere bazen, Alkate ohia.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!